
Zatozte, Ondarroako Dendari eta Ostalari elkartea:
- Ondarroa 2010 Plangintza Estrategikoaren hausnarketa prozesu barruan Ondarroako merkataritza txikiaren sustapena garrantzitsua zela ikusi zen.
- Era berean, etorkizunari begira herrian merkatarien elkarte bat izatea onuragarria izango zelakoan, ZATOZTE Ondarroako merkatarien elkarte berria sortu zen 2001ean.
- 2003an, Salda badago herriko ostalarien elkartearekin bat egin zuten, elkartea indartuz eta Ondarroako garapen sozioekonomikoaren sustapenerako ekintzak antolatzen hasi zirelarik.
